miércoles, 1 de septiembre de 2010

Idaho, euskaldunon Makka (Meca)

Euskaldunok, askok jakin ez arren, badugu gure Makka propioa, bizitzan zehar gutxienez behin ezagutu beharrekoa. Idaho estatua da, Estatu Batuetan. Esan genezake Wyoming, Montana, Nevada edo California ere izan daitezkeela, baina Idahon eta bere hirburuan, Boisen, elkartzen dira nolabait egiaztapen hori gauzatzen dituzten osagai nagusienak. Ameriketako euskaldunen bilgunea da, hiriburua, eta beraz munduko euskaldun guztien elkargunea. Aurten ospatu da Jaialdia eta bertan izateko aukera izan dut. Aurretik egona nintzen, orain urte mordoxka bat, baina aurten heldu naiz ondorio horretara. Aspaldidank esan ohi da Euskal Herriaren zortzigarren lurraldea zela. Nik diot hori baino gehiago dela, gure Makka dela.






No hay comentarios: