jueves, 2 de septiembre de 2010

Boiseko Euskal Etxeko ataria Basque Bloq-en. Euskaldunen meeting point-a. Bilbon egazkina hartu eta Boisera heldu orduko hainbat ordu joan dira. Bertara iritsi eta Basque Bloq-era heltzen zarenean dena gezurra izan behar duela pentsatzen duzu, goizeko gosarian norbaitek aluzinogenoren bat jarri ote dizun susmoa sortzen zaizu. Euskal Herritik Euskal Herrira milaka kilolmetrotako bidaia egin ostean, nola ote?





Sean. Dantzaria, musikaria, euskaldun jatorra, tipo maitagarria. 'Amuma says no' izeneko taldean pandero-jole lanak egiten ditu, eta giro polita sortzen dute. Dantzaria ere bada, eta baita juerga zale amorratua. Urte asko eman ditut bere berririk izan gabe eta Jaialdian topo egin nuen berarekin. Denbora gutxi izan genuen berriketarako egun horietan ez baita berriketa askorako tarterik izaten. Pena izan nuen denbora gehiago elkarrekin egin ez izanaz baina tira, aurkituko dugu aukeraren bat elkarrekin egoteko... tartean milaka kilometro badaude ere.



Jaialdia Basque Bloq-etik ferial handi batera pasatzen da asteburuan, zelai haundi batean amerikar txosnak eta festarako guneak daude. Txozna honetan Bietertarrak aurkitu genituen txorizo pintxoak eta serbitzen. Barrukaldean txoko majo bat zuten bazkaltzeko eta giro onean egoteko.

No hay comentarios: