jueves, 2 de septiembre de 2010

Boiseko Euskal Etxeko ataria Basque Bloq-en. Euskaldunen meeting point-a. Bilbon egazkina hartu eta Boisera heldu orduko hainbat ordu joan dira. Bertara iritsi eta Basque Bloq-era heltzen zarenean dena gezurra izan behar duela pentsatzen duzu, goizeko gosarian norbaitek aluzinogenoren bat jarri ote dizun susmoa sortzen zaizu. Euskal Herritik Euskal Herrira milaka kilolmetrotako bidaia egin ostean, nola ote?





Sean. Dantzaria, musikaria, euskaldun jatorra, tipo maitagarria. 'Amuma says no' izeneko taldean pandero-jole lanak egiten ditu, eta giro polita sortzen dute. Dantzaria ere bada, eta baita juerga zale amorratua. Urte asko eman ditut bere berririk izan gabe eta Jaialdian topo egin nuen berarekin. Denbora gutxi izan genuen berriketarako egun horietan ez baita berriketa askorako tarterik izaten. Pena izan nuen denbora gehiago elkarrekin egin ez izanaz baina tira, aurkituko dugu aukeraren bat elkarrekin egoteko... tartean milaka kilometro badaude ere.



Jaialdia Basque Bloq-etik ferial handi batera pasatzen da asteburuan, zelai haundi batean amerikar txosnak eta festarako guneak daude. Txozna honetan Bietertarrak aurkitu genituen txorizo pintxoak eta serbitzen. Barrukaldean txoko majo bat zuten bazkaltzeko eta giro onean egoteko.

Parecen las caravanas de John Wayne y compañía pero eran las caravanas de unos mozos de la zona de Gernika y Markina, pastores vascos que echaron raíces en el oeste americano y que han dejado su huella. Hoy sus descendientes mantienen con gran ilusión el sueño de sus aitxitxes y amumas.






Caravanas en el Oeste. En el Jaialdi pudimos ver una gran representación de caravanas utilizadas por los sheephereders o euskal artzainak como mobile home, que nos daban una idea de las condiciones de vida que tenían durante largos meses mientras cuidaban de las reses en las montañas de Idaho, lejos, muy lejos de cualquier atisbo de civilización.






Los vascos, grandes pornógrafos!!!!! Un teatro céntrico de Boise programaba en los mismos días dos acontecimientos de diferente signo; por un lado, una jornada organizada por el centro de estudios vascos en Boise en colaboración con la universidad de esta ciudad, denominada "In the name of the Basque"; y, por otro lado, un concierto a cargo del grupo The new pornographers. Al ver los letreros de la entrada del teatro era inevitable el comentario jocoso por el efecto que provocaban.



Ez naiz erlijio ezta meza zale inondik inora ere, nigatik elizek eta mota desberdineko erlijioek jai izango lukete, denekin amaituko nuke. Baina aitortu beharko da euskal kulturaren historian elizak bere presentzia nabarmena izan duela eta Idahoko euskaldunentzako balio handiko ekitaldi bat dela. Jaialdiaren egitarauean izki handitan zegoen jarria San Inazio eguneko meza, eta guztien ahotan zegoen bertaratu beharrarena. Beraz hara inguratu ginen meza entzutera. Egia esan eliza jendez gainezka egon zen eta aitzaki ezinhobea izan zen atariko eskaileretan esertzeko eta patxadaz egoteko, meza noiz amaitu zain. Meza aurreko dantza saioa oso polita izan zen, eta eliz barruan egin zuten dantza saioa ere, esan zidatenez, oso hunkigarria izan zen. Nik ez nuen ikusi. Baina mezarena Boiseko egonaldiaren beste momentu polit horietakoa izan zen.

miércoles, 1 de septiembre de 2010

Idaho, euskaldunon Makka (Meca)

Euskaldunok, askok jakin ez arren, badugu gure Makka propioa, bizitzan zehar gutxienez behin ezagutu beharrekoa. Idaho estatua da, Estatu Batuetan. Esan genezake Wyoming, Montana, Nevada edo California ere izan daitezkeela, baina Idahon eta bere hirburuan, Boisen, elkartzen dira nolabait egiaztapen hori gauzatzen dituzten osagai nagusienak. Ameriketako euskaldunen bilgunea da, hiriburua, eta beraz munduko euskaldun guztien elkargunea. Aurten ospatu da Jaialdia eta bertan izateko aukera izan dut. Aurretik egona nintzen, orain urte mordoxka bat, baina aurten heldu naiz ondorio horretara. Aspaldidank esan ohi da Euskal Herriaren zortzigarren lurraldea zela. Nik diot hori baino gehiago dela, gure Makka dela.